lyrics
urrezko hesituraren barruan
“ongi etorri” dio kartelak,
azal berridun hezurdura andana
jaialdiaren protagonista.
pose garaikiderik ez da falta,
“atsegin dut”, “atsegin dut” baten bila.
kantu arriskutsurik ez da falta,
gasolinaz, gasolinaz margotua.
nahi dutena da,
sute kontrolatu bat
jatorra bezain hutsala da
bihurria baina jasanbera da
“ez molestatu” dio leloak
iritzi sutsuen topaketan,
azal berridun hezurdura andana
jaialdiaren protagonista.
esaldi borobilik ez da falta,
erretzen ez duten ferekak.
hitz arriskutsurik ez da falta,
gogortasun dosi fin bat.
nahi dutena da,
sute kontrolatu bat
jatorra bezain hutsala da
bihurria baina jasanbera da
keak ito gaitu, keak itsutu
Koka-Kolonizatutako Che Guevara bat gara,
Rock Radikal Vascoaren lehengusu prefabrikatuak,
haize-orratzen erakusleiho hutsak beherapene(t)an.
baloia berdean ihesi borbor zainetan,
God Save the Queen-ekin igandeko meza;
matxinada reallytiak kaxa merkean,
gudarako gonbita “aurpegi liburuan”.
lehen diskotekak, orain gimnasioak,
adrenalina distilatzeko gure tenpluak;
lehen working class, orain azucar glass,
zuriak bezain gozoak, otzan eta inozoak.
supermerkatuko puntuen truke identitate bat,
sasoirik sasoi aldatzen doan armadura;
gorituz lantzen den altzairua,
gurina mozten ez duen ezpata.
nahi dutena da,
sute kontrolatu bat
jatorra bezain hutsala da
bihurria baina jasanbera da
credits
license