Sute Perfektua

by Anger

/
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
04:19
8.
9.
10.

about

2014ko urria eta azaroa bitartean Bonberenean grabatua:
Ekoizpena: Karlos Osinaga "Txap" eta Anger
Grabaketa eta nahasketak: Karlos Osinaga "Txap"
Masterizazioa: Jonan Ordorika (Mamia estudioa)
Artea eta diseinua: Unai Bergara (lubakigrafik.com)

credits

released November 30, 2014

license

Some rights reserved. Please refer to individual track pages for license info.

tags

about

anger Mondragón, Spain

shows

contact / help

Contact anger

Track Name: Nork hil zuen Kurt Cobain?
gorantz eroriz
lur hartu duzu ustekabean,
gutako edonork
desiratzen duen aldarean.
garrantzitsua
sentitzearen emozioa,
garrantzitsua
izan nahiaren obsesioa.

gorantz eroriz
lur hartu duzu ustekabean,
gutako edonork
desiratzen duen aldarean.
irentsi duzu
dogmalarien patroi berria,
zure burua
jainkotzearen ereserkia.

aparra izan lehortu arte
aparra izan ito arte
aparra izan erori arte
kolpe bat baino ez.

gorantz eroriz
lur hartu duzu ustekabean,
gutako edonork
desiratzen duen aldarean.
irentsi duzu
dogmalarien patroi berria,
zure burua
jainkotzearen ereserkia.

aparra izan lehortu arte
aparra izan ito arte
aparra izan erori arte
kolpe bat baino ez.

lurreratze on
Track Name: Irentsi eta libratu
hau ez da Gerra Hotza,
baina CIAk bezala,
norbaitek kontrolatzen ditu gure zentzumenak.

zirku gosea euskal Bertin Osbornek eta,
Luis Marianoren biki biluziak asetzen dute.
Junkeraren etxea,
etxekalteak eta etxegabetzeak
herri kulturaren teilatupean.

nork erabakitzen du zer entzun nahi dugun?
nork erabakitzen du zer ikusi nahi dugun?

hau ez da Gerra Hotza,
baina CIAk bezala,
norbaitek kontrolatzen ditu gure zentzumenak.

kultura ez-zaleak joko arauen jabe,
rock and rolla gramotan saltzen den aro amaigabean.
pais vasco gazteak, 24 orduz dantzan,
bedeinkatzen du gure bazka eta arrakasta.

nork erabakitzen du zer entzun nahi dugun?
nork erabakitzen du zer ikusi nahi dugun?

ogi txarra, zirku okerragoa
azken garrasia, betiko morfina

mokor programatuak, doinu jakinen preso,
lataratutako abesti jatorren diktaduran.
auto laguntza e-book-ak erosketa saskian,
zoriontasuna hamar urratsetan lortzeko.

nork erabakitzen du zer entzun nahi dugun?
nork erabakitzen du zer ikusi nahi dugun?
Track Name: Lauburu Tea Party
lau buru, beraien zilborrei so,
tradizioa traizio;
aho txikiaz gezur handia,
lege zaharraren liftinga.
asaben gomuta ahaztuta,
azukrezko erromerian;
arima opakuen matxinada,
diru-zorroaren okada.

labeldun gangsterren paradisuan
ereiten da miseria,
labeldun gangsterren paradisuan
hazten da miseria.

gorbatadun iturginen zapiak,
hiru koloretan ehunduak;
monopolyaren haragitzea,
izanaren/izenaren salerosketa.
aberri likantropoa,
egunez ukiezin, gauez salgai;
petroliozko odol transfusioak,
egingo gaitu aske.

labeldun gangsterren paradisuan
ereiten da miseria,
labeldun gangsterren paradisuan
hazten da miseria.

independentziaren mentalistak,
otordu oparoen militanteak;
plastikozko burka beltzaren hooliganak,
berunik gabe tiro egiten duen “GureGauza”.

labeldun gangsterren paradisuan
ereiten da miseria,
labeldun gangsterren paradisuan
hazten da miseria.
Track Name: Sutan, Hollywood sutan
urrezko hesituraren barruan
“ongi etorri” dio kartelak,
azal berridun hezurdura andana
jaialdiaren protagonista.
pose garaikiderik ez da falta,
“atsegin dut”, “atsegin dut” baten bila.
kantu arriskutsurik ez da falta,
gasolinaz, gasolinaz margotua.

nahi dutena da,
sute kontrolatu bat
jatorra bezain hutsala da
bihurria baina jasanbera da

“ez molestatu” dio leloak
iritzi sutsuen topaketan,
azal berridun hezurdura andana
jaialdiaren protagonista.
esaldi borobilik ez da falta,
erretzen ez duten ferekak.
hitz arriskutsurik ez da falta,
gogortasun dosi fin bat.

nahi dutena da,
sute kontrolatu bat
jatorra bezain hutsala da
bihurria baina jasanbera da

keak ito gaitu, keak itsutu

Koka-Kolonizatutako Che Guevara bat gara,
Rock Radikal Vascoaren lehengusu prefabrikatuak,
haize-orratzen erakusleiho hutsak beherapene(t)an.

baloia berdean ihesi borbor zainetan,
God Save the Queen-ekin igandeko meza;
matxinada reallytiak kaxa merkean,
gudarako gonbita “aurpegi liburuan”.

lehen diskotekak, orain gimnasioak,
adrenalina distilatzeko gure tenpluak;
lehen working class, orain azucar glass,
zuriak bezain gozoak, otzan eta inozoak.

supermerkatuko puntuen truke identitate bat,
sasoirik sasoi aldatzen doan armadura;
gorituz lantzen den altzairua,
gurina mozten ez duen ezpata.

nahi dutena da,
sute kontrolatu bat
jatorra bezain hutsala da
bihurria baina jasanbera da
Track Name: Amesgaiztoen outleta
zurrumurru batek,
bidea egiten du metropolian barrena;
mehatxu berriaren dardarak,
urduritu ditu tinpanoak.

GPSrik gabeko norbanakoak,
fantasiaren diktaduran;
izurik ilunena pizten du,
botererik emankorrenak.

beldurraren kontrako pilulak salgai
arriskutik babesteko sendagaiak salgai

kanpoan alarma hotsa entzuten da,
hondamendiaren hatsa;
apokalipsia ate joka,
deabruaren eskutitza postontzian.

ezberdina etsai bihurtzen den,
aulki jokoan biraka gabiltza;
galtzailea nor izango den,
idatzita dagoenean.

beldurraren kontrako pilulak salgai
arriskutik babesteko sendagaiak salgai

beldurra maraka bat da,
intentzioz astindua;
beldurra maraka bat da,
erritmoa ezartzen duena.
Track Name: Errealitateak lo aurkituko gaitu
zelofan eta neoizko hirian barna
lehen jaunartzeko forma zuriak dantzan
mugitzen garenaren ilusio antzua
katerik ezaren iritzi galdua.

ON botoiak pizten du gehiengo isila,
hiztegi berri baten jarraitzaile fina(k);
“gehiago eduki, gehiago izan” da marka,
burmuin-jalea den iruzur aparta.

jibarizatu ala hil
ez dago beste aukerarik

zelofan eta neoizko hirian barna
lehen jaunartzeko forma zuriak dantzan
mugitzen garenaren ilusio antzua
katerik ezaren iritzi galdua.

ON botoiak pizten du gehiengo isila,
egindako esaldien erosle duinak;
irudiaren kultuak sortzen du grina;
ilara luzeak ispiluaren bila.

jibarizatu ala hil
ez dago beste aukerarik

mutuak garela
sinetsita gaude,
usaintzea debekatu baitute
itsuak garela
sinetsita gaude,
arnasa hartzea debekatu baitute.

mutuak garela
sinetsita gaude,
logalea debekatu baitute.
itsuak garela
sinetsita gaude,
logalea debekatu baitute.

jibarizatu ala hil
ez dago beste aukerarik
Track Name: Ra
milioika lepo hautsi
zerurantz begira
neurrikoak ez diren
zapatak janzten saiatzen.
munduaren azalean oinez,
pausu neurtuan,
gurea ez den izate bati irmoki eutsiz.

milioika aurpegi hits
ispilura begira
ezagutzen ez den
irudi baten islatu ezin.
bizitzaren artaldean oinez,
pausu neurtuan,
eguzki printzek erretako
belarra hausnartzen.

sua gara,
erredura iraunkorrak.

eguzkiak argitzen du bidea
satorrak itsuak ez diren munduan
eguzkiak argitzen du bidea
sugarrek itsutzen gaituzten munduan

ikusezina, goritasunez mozorrotua
ausazkoa, mendia ala hondartza?
ikusezina, gardentasunez mozorrotua
ausazkoa, pilula urdina ala gorria?

eguzkiak argitzen du bidea
satorrak itsuak ez diren munduan
eguzkiak argitzen du bidea
sugarrek itsutzen gaituzten munduan

sua gara,
erredura iraunkorrak.
Track Name: Zoriontasunaren tirania
leherketa kontrolatuak
emozio behartuak

arratoi bat A8an ziztu bizian gidatuz
hezurretan premia kontrajarriak,
Troiako zaldi ukiezina.
linboan bizitza hobe baten zain
begi ninien eztanda,
hezurretan premia kontrajarriak,
Troiako zaldi ukiezina.

leherketa kontrolatuak
emozio behartuak
eztia da, pozoia da
eztia da, pozoia da

norena da zure desioa?
norena da zoriontasuna?
norena da zure desioa?
norena da zure askatasuna?

aizto jaia harmailetan,
buruaz beste egin duen desioa;
aizto jaia harmailetan,
buruaz beste egin duen zoriona.

norena da zure desioa?
norena da zoriontasuna?
norena da zure desioa?
norena da zure askatasuna?
Track Name: Zaindu maite duzun hori
Iritzi helduak, uste handikoak,
Gure herriaz.
Goiz eta arrats berriketan
Gure herriaz.
Nik ere nahi nituzke
Halako segurtasunak eduki.
Baina, gauzak zer diren,
kontuak ez zaizkit ateratzen ongi.
Hori suertea
Nonnahikoak diren hoiena!
Sasi guztien gainetikan
Dabiltza hegan.
Inork ez zidan esan
Euskaldun izatea zein nekeza den,
Hobe nuela hautazea
Munduko hiritar izatea.

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.

Hala esaten didate:
Zertan zabiltza maite kontuetan?
Elkarbizitza jokuan
Eta zu, berriz, bertso ttikietan.

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Zaindu gorroto duzun hori.
Zaindu...
Track Name: Gaizkiaren hutsalkeria
Alacant karezko hobi bat da
Saturrarango pantera bezain zuria.
Kristal hautsien gaua Gazan,
gomazko bonbardaketa Kirruli Plazan,
Videlaren Munduko Kopak
sendatu ditu Hiroshimako erredurak.

nor da makurra? nor da eroa?
nork irensten du amua?
Ez dago aurpegirik ez daukan borrerorik
Ez dago borreroak agintzen ez dituen aurpegirik

gurutze arrosak Juarez Hiriko lurretan,
Picassoren Gernika bezain kolorgeak.
Alcalá Hoteleko bala zorroak,
Muñecasen panpinen eskuetan,
Columbineko institutuan,
Pasaiako tiroketaren oihartzuna.
nor da makurra? nor da eroa?
nork sakatzen du katua?
Ez dago aurpegirik ez daukan borrerorik
Ez dago borreroak agintzen ez dituen aurpegirik

sinestezina odolaren oihua
ezabaezina minaren zaporea
menderaezina kontzientziaren taupada
iragazgaitza autoritatearen besarkada

nor da makurra? nor da eroa?
nork eskatzen du damua?
Ez dago aurpegirik ez daukan borrerorik
Ez dago borreroak agintzen ez dituen aurpegirik

If you like Sute Perfektua, you may also like: