We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Sute Perfektua

by Anger

/
1.
gorantz eroriz lur hartu duzu ustekabean, gutako edonork desiratzen duen aldarean. garrantzitsua sentitzearen emozioa, garrantzitsua izan nahiaren obsesioa. gorantz eroriz lur hartu duzu ustekabean, gutako edonork desiratzen duen aldarean. irentsi duzu dogmalarien patroi berria, zure burua jainkotzearen ereserkia. aparra izan lehortu arte aparra izan ito arte aparra izan erori arte kolpe bat baino ez. gorantz eroriz lur hartu duzu ustekabean, gutako edonork desiratzen duen aldarean. irentsi duzu dogmalarien patroi berria, zure burua jainkotzearen ereserkia. aparra izan lehortu arte aparra izan ito arte aparra izan erori arte kolpe bat baino ez. lurreratze on
2.
hau ez da Gerra Hotza, baina CIAk bezala, norbaitek kontrolatzen ditu gure zentzumenak. zirku gosea euskal Bertin Osbornek eta, Luis Marianoren biki biluziak asetzen dute. Junkeraren etxea, etxekalteak eta etxegabetzeak herri kulturaren teilatupean. nork erabakitzen du zer entzun nahi dugun? nork erabakitzen du zer ikusi nahi dugun? hau ez da Gerra Hotza, baina CIAk bezala, norbaitek kontrolatzen ditu gure zentzumenak. kultura ez-zaleak joko arauen jabe, rock and rolla gramotan saltzen den aro amaigabean. pais vasco gazteak, 24 orduz dantzan, bedeinkatzen du gure bazka eta arrakasta. nork erabakitzen du zer entzun nahi dugun? nork erabakitzen du zer ikusi nahi dugun? ogi txarra, zirku okerragoa azken garrasia, betiko morfina mokor programatuak, doinu jakinen preso, lataratutako abesti jatorren diktaduran. auto laguntza e-book-ak erosketa saskian, zoriontasuna hamar urratsetan lortzeko. nork erabakitzen du zer entzun nahi dugun? nork erabakitzen du zer ikusi nahi dugun?
3.
lau buru, beraien zilborrei so, tradizioa traizio; aho txikiaz gezur handia, lege zaharraren liftinga. asaben gomuta ahaztuta, azukrezko erromerian; arima opakuen matxinada, diru-zorroaren okada. labeldun gangsterren paradisuan ereiten da miseria, labeldun gangsterren paradisuan hazten da miseria. gorbatadun iturginen zapiak, hiru koloretan ehunduak; monopolyaren haragitzea, izanaren/izenaren salerosketa. aberri likantropoa, egunez ukiezin, gauez salgai; petroliozko odol transfusioak, egingo gaitu aske. labeldun gangsterren paradisuan ereiten da miseria, labeldun gangsterren paradisuan hazten da miseria. independentziaren mentalistak, otordu oparoen militanteak; plastikozko burka beltzaren hooliganak, berunik gabe tiro egiten duen “GureGauza”. labeldun gangsterren paradisuan ereiten da miseria, labeldun gangsterren paradisuan hazten da miseria.
4.
urrezko hesituraren barruan “ongi etorri” dio kartelak, azal berridun hezurdura andana jaialdiaren protagonista. pose garaikiderik ez da falta, “atsegin dut”, “atsegin dut” baten bila. kantu arriskutsurik ez da falta, gasolinaz, gasolinaz margotua. nahi dutena da, sute kontrolatu bat jatorra bezain hutsala da bihurria baina jasanbera da “ez molestatu” dio leloak iritzi sutsuen topaketan, azal berridun hezurdura andana jaialdiaren protagonista. esaldi borobilik ez da falta, erretzen ez duten ferekak. hitz arriskutsurik ez da falta, gogortasun dosi fin bat. nahi dutena da, sute kontrolatu bat jatorra bezain hutsala da bihurria baina jasanbera da keak ito gaitu, keak itsutu Koka-Kolonizatutako Che Guevara bat gara, Rock Radikal Vascoaren lehengusu prefabrikatuak, haize-orratzen erakusleiho hutsak beherapene(t)an. baloia berdean ihesi borbor zainetan, God Save the Queen-ekin igandeko meza; matxinada reallytiak kaxa merkean, gudarako gonbita “aurpegi liburuan”. lehen diskotekak, orain gimnasioak, adrenalina distilatzeko gure tenpluak; lehen working class, orain azucar glass, zuriak bezain gozoak, otzan eta inozoak. supermerkatuko puntuen truke identitate bat, sasoirik sasoi aldatzen doan armadura; gorituz lantzen den altzairua, gurina mozten ez duen ezpata. nahi dutena da, sute kontrolatu bat jatorra bezain hutsala da bihurria baina jasanbera da
5.
zurrumurru batek, bidea egiten du metropolian barrena; mehatxu berriaren dardarak, urduritu ditu tinpanoak. GPSrik gabeko norbanakoak, fantasiaren diktaduran; izurik ilunena pizten du, botererik emankorrenak. beldurraren kontrako pilulak salgai arriskutik babesteko sendagaiak salgai kanpoan alarma hotsa entzuten da, hondamendiaren hatsa; apokalipsia ate joka, deabruaren eskutitza postontzian. ezberdina etsai bihurtzen den, aulki jokoan biraka gabiltza; galtzailea nor izango den, idatzita dagoenean. beldurraren kontrako pilulak salgai arriskutik babesteko sendagaiak salgai beldurra maraka bat da, intentzioz astindua; beldurra maraka bat da, erritmoa ezartzen duena.
6.
zelofan eta neoizko hirian barna lehen jaunartzeko forma zuriak dantzan mugitzen garenaren ilusio antzua katerik ezaren iritzi galdua. ON botoiak pizten du gehiengo isila, hiztegi berri baten jarraitzaile fina(k); “gehiago eduki, gehiago izan” da marka, burmuin-jalea den iruzur aparta. jibarizatu ala hil ez dago beste aukerarik zelofan eta neoizko hirian barna lehen jaunartzeko forma zuriak dantzan mugitzen garenaren ilusio antzua katerik ezaren iritzi galdua. ON botoiak pizten du gehiengo isila, egindako esaldien erosle duinak; irudiaren kultuak sortzen du grina; ilara luzeak ispiluaren bila. jibarizatu ala hil ez dago beste aukerarik mutuak garela sinetsita gaude, usaintzea debekatu baitute itsuak garela sinetsita gaude, arnasa hartzea debekatu baitute. mutuak garela sinetsita gaude, logalea debekatu baitute. itsuak garela sinetsita gaude, logalea debekatu baitute. jibarizatu ala hil ez dago beste aukerarik
7.
Ra 04:19
milioika lepo hautsi zerurantz begira neurrikoak ez diren zapatak janzten saiatzen. munduaren azalean oinez, pausu neurtuan, gurea ez den izate bati irmoki eutsiz. milioika aurpegi hits ispilura begira ezagutzen ez den irudi baten islatu ezin. bizitzaren artaldean oinez, pausu neurtuan, eguzki printzek erretako belarra hausnartzen. sua gara, erredura iraunkorrak. eguzkiak argitzen du bidea satorrak itsuak ez diren munduan eguzkiak argitzen du bidea sugarrek itsutzen gaituzten munduan ikusezina, goritasunez mozorrotua ausazkoa, mendia ala hondartza? ikusezina, gardentasunez mozorrotua ausazkoa, pilula urdina ala gorria? eguzkiak argitzen du bidea satorrak itsuak ez diren munduan eguzkiak argitzen du bidea sugarrek itsutzen gaituzten munduan sua gara, erredura iraunkorrak.
8.
leherketa kontrolatuak emozio behartuak arratoi bat A8an ziztu bizian gidatuz hezurretan premia kontrajarriak, Troiako zaldi ukiezina. linboan bizitza hobe baten zain begi ninien eztanda, hezurretan premia kontrajarriak, Troiako zaldi ukiezina. leherketa kontrolatuak emozio behartuak eztia da, pozoia da eztia da, pozoia da norena da zure desioa? norena da zoriontasuna? norena da zure desioa? norena da zure askatasuna? aizto jaia harmailetan, buruaz beste egin duen desioa; aizto jaia harmailetan, buruaz beste egin duen zoriona. norena da zure desioa? norena da zoriontasuna? norena da zure desioa? norena da zure askatasuna?
9.
Iritzi helduak, uste handikoak, Gure herriaz. Goiz eta arrats berriketan Gure herriaz. Nik ere nahi nituzke Halako segurtasunak eduki. Baina, gauzak zer diren, kontuak ez zaizkit ateratzen ongi. Hori suertea Nonnahikoak diren hoiena! Sasi guztien gainetikan Dabiltza hegan. Inork ez zidan esan Euskaldun izatea zein nekeza den, Hobe nuela hautazea Munduko hiritar izatea. Kantu leunak Nahi nituzke jarri. Eguzkia Ainubian denari. Zaindu maite duzun hori. Hala esaten didate: Zertan zabiltza maite kontuetan? Elkarbizitza jokuan Eta zu, berriz, bertso ttikietan. Kantu leunak Nahi nituzke jarri. Eguzkia Ainubian denari. Zaindu maite duzun hori. Zaindu gorroto duzun hori. Zaindu...
10.
Alacant karezko hobi bat da Saturrarango pantera bezain zuria. Kristal hautsien gaua Gazan, gomazko bonbardaketa Kirruli Plazan, Videlaren Munduko Kopak sendatu ditu Hiroshimako erredurak. nor da makurra? nor da eroa? nork irensten du amua? Ez dago aurpegirik ez daukan borrerorik Ez dago borreroak agintzen ez dituen aurpegirik gurutze arrosak Juarez Hiriko lurretan, Picassoren Gernika bezain kolorgeak. Alcalá Hoteleko bala zorroak, Muñecasen panpinen eskuetan, Columbineko institutuan, Pasaiako tiroketaren oihartzuna. nor da makurra? nor da eroa? nork sakatzen du katua? Ez dago aurpegirik ez daukan borrerorik Ez dago borreroak agintzen ez dituen aurpegirik sinestezina odolaren oihua ezabaezina minaren zaporea menderaezina kontzientziaren taupada iragazgaitza autoritatearen besarkada nor da makurra? nor da eroa? nork eskatzen du damua? Ez dago aurpegirik ez daukan borrerorik Ez dago borreroak agintzen ez dituen aurpegirik

about

2014ko urria eta azaroa bitartean Bonberenean grabatua:
Ekoizpena: Karlos Osinaga "Txap" eta Anger
Grabaketa eta nahasketak: Karlos Osinaga "Txap"
Masterizazioa: Jonan Ordorika (Mamia estudioa)
Artea eta diseinua: Unai Bergara (lubakigrafik.com)

credits

released November 30, 2014

license

Some rights reserved. Please refer to individual track pages for license info.

tags

about

anger Mondragón, Spain

contact / help

Contact anger

Report this album or account

If you like Sute Perfektua, you may also like: